Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arku dantzak izango dira bihar hasiko den Eibarko XLIII. Euskal Jaiaren protagonistak

Dokumentuaren akzioak

Arku dantzak izango dira bihar hasiko den Eibarko XLIII. Euskal Jaiaren protagonistak

Egitaraua Ken Zazpi taldearen kontzertu batekin irekiko da. Herri bazkaria, kantu afaria, animazioa, herri kirolak eta jolasak izango dira ekainaren 1era arte luzatuko den jaian

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2008/05/22

Urtero bezala, mota askotariko ekitaldiak izango dira Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, baina Arku dantzak izango dira aurtengo protagonista nagusienak. Izan ere, Tolouse, Santa Cruz de Tenerife, A Coruña, Burgos, Iruñea, Añorga, Oñati eta Eibarko taldeak arituko dira arkuekin dantzan Euskal Jaian.

Edonola, egitaraua bihar jarriko da abian Ken Zazpi taldeak 22.00etan Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertuarekin.

Larunbatean, berriz, Eibarko Euskalgintzak bultzatutako euskararen aldeko gizakatea izango da 12.00etan, Urkizutik Untzagara. Horren ondoren, ekitaldia egingo dute Untzagan.

Bestalde, Andoni Egaña bertsolariak Antxon Narbaizak idatzitako 1908ko Euskal Lore-JokoakEibarren liburua aurkeztuko du hilaren 27an, 19.30ean, Portalean.

Azken txanpa Maiatzaren 30ean haurrentzako jolasak egongo dira Untzagan (18.00etatik aurrera) baina, hala ere, Euskal Jaiaren ekitaldi gehienak hurrengo bi egunetan egingo dituzte.

Hilaren 30eko programa Toribio Etxeberria kalean ipiniko duten artisau eta baserritarren azokaren irekierarekin jarriko dute abian.

Eguerdian, herri kirolak eta bertsolariak izango dira eta 13.00etan eskolen arteko herri kirolen lehiaketa. Arratsaldean, berriz, kale animazioa (19.30ean), kantu afaria (22.00etan) eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin erromeria (23.00etan) izango dira karpan.

Amaitzeko, ekainaren 1ean Euskal Jaiko kalejira (12.00etan), Arku dantzen nazioarteko jaialdia (12.30ean Untzagan), herri bazkaria, Patxi eta konpainia taldearekin erromeria (17.00etan) eta Larrain dantza (19.00etan) izango dira.

Hilaren 31ko kantu afarirako eta ekainaren 1eko bazkarirako txartelak salgai daude jada, Arrate kultur elkartearen eta Eibarko Klub Deportiboaren lokaletan.

Hainbat dantzarik parte hartzen dute aurreko Euskal Jai batean, Untzagan.Argazkia: MikeL

Dokumentuaren akzioak