Dokumentuaren akzioak
Arkaitz Miner eta Juan Arriola Zamorako Alberto Jambrina eta Pablo Madridekin Udaberriko kontzertuan
'Hariari tiraka' izeneko diskoa aurkeztuko dute, bi biolin-jotzaile gipuzkoarrek. Aintzinako arrabitajoleak gogoan, baina harantzago joanda, gaur egunera iritsitako soinu tresnen hizkuntza eta espiritua bere egiteko ahaleginarekin datoz larunbateko kontzertura.
Jambrinak eta Madridek, era berean, haien lehen diskoa aurkeztuko dute, 'Arbolito florido' hain zuzen. Bi musikari nekaezin horiek 80. hamarkadatik ari dira elkarrekin lanean. Gaur egun Zamorako Folklore Eskola zuzentzen dute, baita Musika Sustapeneko Partzuergoa ere. 'Arbolito florido'-ko errepertorioan urteetan bildutako herri-musikarekin osatutako piezak entzun daitezke. Hala, musika hunkigarria eta samurra osatu dute, sustraiarekin zuzenean lotzen dena, tradizioaren altxorrarekin.
Hitzordua, beraz, 18:30ean izango da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalten. Kontzertua entzuteko bost euro ordaindu beharko dira.
Afaltzen geldituko direnek hogei eurotan izango dute sarrera eta prezio horretan kontzertura sartzeko aukera ere izango dute.
Dokumentuaren akzioak