Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arkaitz Dantza Taldea Cantonigroseko lehiaketan, garaile

Dokumentuaren akzioak

Arkaitz Dantza Taldea Cantonigroseko lehiaketan, garaile

Nazioarteko lehiaketa da eta 12 taldek parte hartu dute

Egilea
Gari otamendi
Komunikabidea
Irutxuloko hitza
Tokia
Añorga
Mota
Albistea
Data
2007/07/24

Bartzelonako Osona eskualdean egon dira añorgatarrak. Ostegunean iritsi eta, lehiaketatik kanpo, lehen emanaldia egin zuten; Luzaideko inauteria, hain zuzen ere. Ez ziren erabat gustura gelditu, Jokin Otamendi, taldeko dantza-maisuak eta dantzariak esan duenez: «Gauza txiki ugarik kale egin zuten, detaileak akaso, baina azken emaitzarekin ez ginen batere gustura geratu».

Esan liteke ostiralerako akuilua izan zela hura. Oier Mendiola, taldeko zuzendari eta dantzariak dio zergatik: «Oholtza gainera ateratzeko tentsio puntu bat behar da. Jokinek hitz batzuk esaten zizkigun animatzeko. Beti bezala, lan ona egin behar genuela esan zigun, adi egon behar genuela eta genuen dena eman». Arkaitzen errepertorioaren oinarri diren Gipuzkoako dantzak egin zituzten ostiraleko saioan. Oso modu kuriosoan jakin zuten lehen postua lortu zutela. Sant Juliá de Vilatorta herrian egon dira jaialdiak iraun duen egunetan, hango familietako etxe batzuetan. Hango festak izaki, gauean emanaldi bat egin behar zuten. «Hasi baino lehen Oier hitz batzuk esaten ari zen oholtza gainetik. Gu ere han geunden eta bat-batean taldekoak garrasika eta saltoka hasi ziren. Isiltzeko esaten genien, batek irabazi egin genuela esan zigun arte. Oierrek mikrofonotik esan zuenean, hori ikusleen txalo zaparrada!», kontatu du Nagore Imaz dantzariak.

Bidaiarekin oso pozik dira Arkaitzekoak. «Oso talde gaztearekin atera gara bidaian. Gehienentzat lehen aldia zen, aspaldian halakorik egin gabeak baikinen. Gure arteko giroa aparta izan da eta adin guztietakoak elkarrekin egon gara uneoro. Horrez gain, Vilatortako herriaren harrera izugarria izan da, eta gainera, festak ziren. Lehen postua lortzea, beraz, gain-saria izan da. Dantza ulertzen dugun eragatik, lehiak ez du lehen mailako garrantziarik guretzat. Nolanahi ere, ez diogu muzin egiten eta lanean jarraitzeko pizgarri ona da. Besterik ez bada, txikiaren handitasuna errebindikatzeko», azaldu du Arkaitz Dantza Taldeko Jokin Otamendik.

Dokumentuaren akzioak