Dokumentuaren akzioak
Aritz Salamancak irabazi du Euskadiko XXVII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Parte-hartzaileek, Itsasmendi txistulari taldea lagun zutela, Ormatxulo, Eskua aldatzeko soinua, Kontrapasa eta Aurkez aurke eskaini behar izan zituzten. Epaileek dantza horietan emandako puntuazioaren arabera, 6 dantzari sailkatu ziren 6 sari nagusiak eskuratzeko elkarren lehian aritzeko: Aritz Iglesias, Iker Larunbe, Eñaut Fernandez, Jon Ibarguren, Imanol Etxebeste eta Aritz Salamanca.
Epaimahaikoek (Santi Bañales, Jose Luis Vallejo, Xabier Mendizabal, Nagore Indakoetxea eta Jesus Mari Garate), Salamanca izendatu zuten txapeldun eta hainbat domina eskuratzeaz gain, Tomas Murua Trofeoa gordetzeko ardura eraman zuen etxera. Hurrengo edizioa ospatu arte Lezoko udaletxean gordeta izan beharko du.
Bigarren saria Larunberentzat izan zen. Iglesiasek eskuratu zuen hirugarren postua, eta Ibargurenek, Etxebestek eta Fernandezentzat izan ziren 4., 5. eta 6garrena.
Bukaera aldera, lehiakideek Zortzikoa prestatzen zuten eta Manu Beltranek zuzentzen duen Pasaia Musikal abesbatza entzuteko aukera izan zuten bertan izandakoek.
Haurren erakustaldia ere ikusi zuten. Soinu zahar eta Aurresku txapeldunen emanaldia: Ane Espillak (7-11 urte bitartekoen taldean irabazlea), Maria Ferreirok (12-15 urtekoen artean txapelduna), Aritz Olartek (7-11 urtekoen txapelduna) eta Aitor Arrietak (12-15 urte bitartekoen garailea) beren trebetasuna eta maila erakutsi zuten.
Dokumentuaren akzioak