Aristerrazuko denboraldia bonbazia handian amaitu da. Pasa den igandean eduki zuten erromeria zaleek denboraldiko azkena. Tapiaren eta Leturiaren trikiti doinuek alaitu zuten Aristerrazu, eta beste behin plaza bete herritar gerturatu ziren zitara.
Denboraldiko azkena zelaren aitzakian, bazkaria ere egin zuten bertako frontoian, eta herritarren erantzun ona ikusita positiboki baloratu du Andatza Erromeria Elkarteak aurtengo denboraldia. Esker hitzak ere eman ditu igandero-igandero Aristerrazuko erromeria posible egin dutenei. Horiek dira, hasteko eta behin, erromeria zaleak "trikitilariei heuren pieza guztiak merezi izatea egiten duzuelako dantzan bezala entzun, gozatu eta gure ezinen aurrean ulerkortasun guztiz umorea edukitzeagatik", zehaztu dute antolatzaileek.
Nola ez, urte osoan zehar Aristerrazuko oholtzara igo diren 60tik gora trikitilariei eman diete eskerrak. Horiek izan dira: Tapia eta Leturia; Izer eta Alabier; Elizagoien Ahizpak; Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar; Eneko Dorronsoro eta Andoni Ezkerra; Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus; Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga; Elustondo anai-arrebak; Oier Baltzola eta Unai Andonegi; Naiara, Lanberri eta Naiara; Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña; Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi; Ansorregi eta Larrañaga; Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena; Alaitz Roteta eta Arkaitz Allur; Laja eta Lutxurdio; Jone Uria eta Julene Otegi; Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus; Amets Bilbao eta Ander Gorostiaga; Jokin Tolosa eta Iker Allur; Imanol Astiasaran eta Unai Narbaiza; Miren eta Roberto Etxebarria; Ianire Segurola, Elaia Diaz eta Araitz Elizalde; Garixe eta Txibilter; Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte; Patxi Aiorga, Mamen Maltzeta eta Joseba Zabalo; Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria; Irma Karrera eta Jokin Tolosa; Gozategi, Xabi Solano eta Ander San Jose, Zubeldia eta Sukia, Arakama Intxausti eta Larrañaga.
Andatza Erromeria Elkarteak ez ditu aipatu gabe utzi nahi izan auzotarrak, udala, Aristerrazuko familia eta Andatzako Auzo Eskola Kultur Elkartea, besteak beste. Okerrik ez ezean, datorren urrian ekingo diete Aristerrazuko denboraldi berriari.
Argazkiak: Andatza Erromeria Elkartea