Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aristerrazuko erromeria bueltan izango da azaroaren 1etik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Aristerrazuko erromeria bueltan izango da azaroaren 1etik aurrera

Izer eta Alabier eta Elizagoien Ahizpak igoko dira Aristerrazuko oholtzara, denboraldi berriari hasiera emateko.
Egilea
Aiora Larrañaga
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Aia
Mota
Albistea
Data
2022/10/14
Lotura
Urola Kostako Hitza

Jendea dantzan Aristerrazun. (Amaia Ventas)

Ohitura zaharrari eustea lortu dute, eta azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, emango diote hasiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, elkarte berria sortu da ekimena bizi-bizirik mantentzeko. Aitortu dute, “lan ordu askoren emaitza izan dela, baina elkarte berria martxan da eta Juan Mari berriz ere edariak zerbitzatzeko prestu. Hauxe zen benetan desio genuena. Gure plaza kuttuna berriz ere trikiti doinu eta dantzariz jantzita ikustea”, azaldu dute. Hala, udazkenetik udaberrira, berriz ere erromeria izango da Andatza auzoko, Aristerrazu plazan, igande eta jai egunetan, 18:00etatik 21:00etara.

Dokumentuaren akzioak