Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aristerrazu Trikitiz erromeria handia igandean egingo dute

Dokumentuaren akzioak

Aristerrazu Trikitiz erromeria handia igandean egingo dute

Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/09/03

Laja eta Landakanda, Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga, Maixa Maider eta Kristina, Izer eta Alabier, Landa aita-semeak, Imuntzo eta Beloki, Zabale, L. Akorta eta Andoni Larrañaga, Koldo eta Arantxa Iparragirre, Agurtzane eta Jon Elustondo, Epelde eta Larrañaga, Astiazaran eta Juan Mari Beltran, Markos Landa eta Landakanda, Joseba Iparragirre eta Ander Sanjose, Xabier Solano/ Jon Mari Beasain/ Asier Gozategi, Etxabe anaiak eta Juantxo Urbietaren eskolako dantzariak izango dira gauean afalondora arte iraungo duen jaialdi horretan.





Erromeria leku





Aristerrazu, gauza guztien gainetik, erromeria leku izan da. Areago oraindik, Aristerrazuk bakarrik eusten dio igandero-igandero erromeria egiteko tradizioari. Gerra aurretik datorren ohitura da, baina batez ere, gerra ondoan loratu zuen urrezko garaia. Oriotik Aiara bidean dagoen auzo horretako plazatik soinu txikia eta handia pasatu dira eta tarteka ezpainetako harmonikoa ere bai.

Orain urte batzuk, erromeriazaleak batik bat dantzara biltzen ziren Aristerrazura. Dantzarako joera hori ahulduz joan da, antolatzaileen ustean, baina oraindik inon erromeria girorik egitekotan, auzo horretan aurkituko du erromeriazaleak.



Igandero izen handiko trikitilariak pasatzen dira bertatik, baita trikitilari gazteak ere. Igandeko erromerian dantzariak ere izango dira jendea dantzara animatuz.

Dokumentuaren akzioak