Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Arin arin', sarean irakurgai

Dokumentuaren akzioak

'Arin arin', sarean irakurgai

Udaberri Dantza taldeak 2013. urteko jardueren berri eman du bere urtekarian. Urtekaria taldeko hainbat kidek sortu zuten orain dela 20 urte, Udaberriren komunikabide gisa

'Arin arin' du izena, eta Tolosako Udaberri Dantza taldearen aldizkari ofiziala da. Izena ez da kasualitate hutsa; euskal dantza ezagunenetakoari egiten dio erreferen-tzia, baina hitz jokoak beste mezu bat ere helarazten du; izan ere, aldizkariak taldearen informazioa nahierara eskaintzen du modu arinean irakurtzeko.
Egilea
Elene Arandia
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2014/04/22
Lotura
Diario Vasco

Aurten, Udaberriren «haize berriek indartutako suak» ere eman du berea. Ekimenak 20 urte daramatza abian, eta oraindik orain, tolosarren jakin-mina pizten jarrai-tzen du. Taldekideek adierazten duten gisan, 'Arin Arin' ez da garai berrietara egokitu nahirik egindako ekimena, aurreko belaunaldiek herritarrei zein taldekide ohiei dan-tza-taldearen berri emateko sortutako proiektua baizik. Tolosaldeako belaunaldi berriek inoiz baino indar handiagoarekin eusten diete tradizio eta ohiturei, eta gogotsu heldu diote berriz ere taldearen gora-beheren berri ematen duen aldizkaria osatzeari.

«Aldizkaria ohitura bilakatu da guretzat, baina behin hasitako sokari jarraitzearen meritua besterik ez da, geuregana iritsi da. Bertan, Udaberriren berri ematen da, azken urteko jarduera nagusien albiste, elkarrizketa eta erreportajeak ageri dira, baina dantza eta musikari buruzko informazioa ere eskaintzen dugu irakurle ororentzat, dantzari izateak ez baitu esan nahi dantzaz dakizunik», deskribatzen du Juan Urretavizcayak, Udaberri dan-tza taldeko arduradunak.

20 urte luzez

'Arin arin' 1994. urteko abenduan sortu zen, eta lehen aroan aldizkariaz arduratu ziren hiru kideen -Joxemi Saizar, Juan Mari Urruzola eta Fernando Rojo-, elkarrizketa jasotzen du. Saizarren esanetan, aldizkaria urte horretan hasi zen zabaltzen, hain justu Laskorain Ikastolak ekainean argitaratu zuen aldizkaria eredu gisa hartuta.

Dantza-taldeak «komunitateari» zuzenduriko hedabidea sortu nahi zuen «kohesioa indartzeko xedearekin», orduko kideei eta aurreko belaunaldiei zuzenduriko istorioak kontatu eta, bide batez, bidaien eta ikastaroen berri emateko. Era berean, aldizkaria tresna baliagarritzat jo zuten Udaberriko kide ohien arteko harremana manten-tzeko.

Fernando Rojok honakoa dio: «Aldizkaria etxera bidaltzen genien taldekide ohiei, eta espero baino oihar-tzun handiagoa izan zuen herrian. Ahalegin handia egin genuen guztien helbideak-eta lortzen alea bidaltzeko». Dantza-taldeko kideek adierazten dutenez, lan-banaketaren ardura Joxemi Saizar tolosarrak hartu zuen, bera zen erredakzio buru eta zuzenketak egiteaz gainera, elkarrizketak egiten zituen. Juan Mari Urruzolak, aldiz, taldearen inguruko ekintzen berri ematen zuen. «Aldaketa nabaria da. Urtekariak jardueren memoria funtzioa betetzen du neurri batean, eta ordura arteko azalak begiratuz, egun sendoagoa da, baina lehengoak badu bere xarma», adierazten du Urretavizcayak. Estiloari dagokionez, logotipoa eta luzera dira aldaketa nabarmenak. «Orain dela 20 urte, aldizkariak ez zuen maiztasun finkorik eta gertakizun garrantzitsuenak baino ez ziren kontatzen lau orrialdetan. Egun, ordea, bestelako baliabideak ditugu idatzi edota maketatzeko eta abantaila handia da».

'Arin Arin' 2.0

'Etorkizunarekin amestuz' izenburupean argitaratu da taldearen 2013. urteko jarduera laburbiltzen duen 20. alea. Bertan aurki daitezke igarotako abuztuan Hungariara egindako bidaiaren informazioa zein argazkiak, jantzi berriak, kide berriak, webgunea, bordon-dantza eta emakumeen parte hartzea, eta Udaberriko zuzendaritza taldea eta arduradunen aurkezpena, besteak beste. Juan Urretavizcayak dioenez, aldizkaria nagusiki online argitaratzen da duela lau urtetatik, baina eskuragarri dago herriko hainbat gunetan.

«Garai batean ale asko inprima-tzen ziren, kide eta kide ohiek jasotzen zuten etxean. Gastu handia zen, ordea, eta egun Internetek eskaintzen dituen aukerez baliatuz, banaketa-bideak aldatzea pentsatu genuen. Orain web orrian ere irakur daiteke, eta posta elektronikoz ere bidaltzen diogu aldizkaria irakurtzeko interesa duen orori. Horrez gainera, Tolosako tabernetan, liburutegian edota musika-eskolan dago eskuragarri».

'Arin arin', sarean irakurgai

Dokumentuaren akzioak