Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arin-arin dantza taldearen 50. urtemuga ospatuko dute asteburuan, Berna auzoan

Dokumentuaren akzioak

Arin-arin dantza taldearen 50. urtemuga ospatuko dute asteburuan, Berna auzoan

Mende erdi igaro da Zornotzako Berna auzoan dantza taldea sortu zutenetik. Aurten urteurren hori ospatzeko, egun biko egitaraua antolatu dute Arin-Arin dantza taldeko kideek.
Egilea
Maialen Zuazubiskar
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Zornotza
Mota
Albistea
Data
2018/09/14
Lotura
Anboto

Gaur, 20:00etan, entsegu orokorra egingo dute eta, ostean, luntxa egongo da. 22:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du.

Zapatuan, 11:30ean, Arin-Arin dantza taldeko kideek argazkiak aterako dituzte taldeka, eta, horren ostean, kalejira egingo dute auzotik zehar. 12:30ean, dantza saioa egongo da eta, 15:00etan, bazkaria. 17:30ean, Obaneuke taldeak erromeria eskainiko du.

Arin-arin dantza taldearen 50. urtemuga ospatuko dute asteburuan, Berna auzoan

Dokumentuaren akzioak