Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argibel Euba ikerlariak ‘Basker’ dokumentala aurkeztuko du otsailaren 4an Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Argibel Euba ikerlariak ‘Basker’ dokumentala aurkeztuko du otsailaren 4an Zubietan

1960. hamarkadan Zubietan grabatutako inauteriak ageri dira Suediako filman

Argibel Euba ikerlariak Basker izeneko dokumentalaren aurkezpena eginen du otsailaren 4an, larunbat arratsaldeko 7etan Zubietako eskolan. Dokumental horretan Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrek 1960. hamarkadan Euskal Herriko zenbait lekutan filmatutako lanak ikusi ahal izanen ditugu.
Egilea
Ttipi-ttapa / Xorroxin
Komunikabidea
Erran
Tokia
Zubieta
Mota
Albistea
Data
2017/02/01
Lotura
Erran

Zubietako inauteriak agertzen dira irudi horien artean, beraz aukera polita izanen dugu ikusteko. Argibelek berak filmaren inguruko aurkezpena eginen du, ondoren 40 minutuko dokumentala eskaini eta bukaeran inauterietako irudietan zentratuko da.

Argibel Euba ikerlariak ‘Basker’ dokumentala aurkeztuko du otsailaren 4an Zubietan

1960. hamarkadako Zubietako inauteriak ageri dira dokumentalean.

Dokumentuaren akzioak