Dokumentuaren akzioak
Argiak 'Axuri-beltza' ikuskizun berezia eskainiko du hilaren 14an Bilbon
Jaurrietako (Nafarroa) emakumeen dantzan oinarrituta, iaz bete ziren 40 urte Juan Antonio Urbeltzen eskutik Donostian estreinatu zela.
Iaz estreinaldiaren 40. urteurrena zela eta, Donostian eskaini zuen
Argiak, eta orain, urtebete geroago, Bilbon ikusteko aukera izango da.
Arriaga antzokian izan da, Dantzan.com
atariak jakinarazi duenez. Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantzari
taldeetako dantzariak, Marian Arregik zuzendutako musikari taldea, eta
Koldo Ameztoy kontalariak parte hartzen dute, besteak beste, Axuri-beltzan.
Iñaki Zugastik Donostian atera zituen argazkiak jaso ditu orain Dantzan.com-ek.
Dokumentuaren akzioak