Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argia dantza taldearen emanaldia Sestaon

Dokumentuaren akzioak

Argia dantza taldearen emanaldia Sestaon

Egilea
Txomin Tapia
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/09/29
Pas de Basque 2002an aurkeztu zuen Argia dantza taldeak, Miarritzeko Maitaldian. Beste ikuskizun batzuetan ez bezala, banakako dantza da emanaldi honetan nagusi, eta dantzari bakoitzak bere gaitasunak erakutsi behar ditu.

Emanaldia hiru zatitan banatuta dago. Desafioarekin lotutako dantzak izango dira nagusi lehen zatian: dantzariek bakarka beren abilezia erakutsi beharko dute. Bigarren zatian, patuaren inguruko dantzak taularatuko dituzte: ingurutxoak eta zinta dantza, besteak beste. Azken zatian, berriz, Zuberoako ihauterietako pertsonaia eta dantzak izango dira nagusi.

Dantza. Argia dantza taldearen Pas de Basque emanaldia. Lekua: Sestaoko pilotalekuan. Noiz: Gaur, 22:00etan.

Dokumentuaren akzioak