Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argentinan eta AEBetan bira egingo du 'Dantza' filmak!

Dokumentuaren akzioak

Argentinan eta AEBetan bira egingo du 'Dantza' filmak!

'Dantza', Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea, Argentinako eta AEBetako 10 hiritan ikusi ahal izango da apirila eta maiatzean zehar Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker.
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2019/04/23
Lotura
Gaztezulo

Argentinan eta AEBetan bira egingo du 'Dantza' filmak!

Argentinan apirilaren 21ean hasi ziren emanaldiak, Misiones probintziako hiriburu den Posadas hirian egiten den Co-Cine Entre Fronteras zinemaldian hain zuzen ere. Euskal Herrira luzatu dute parte hartzeko gonbidapena eta Dantza izango da ordezkaria. Horrez gain, bihar apirilak 24, La Plata hirian, Buenos Aireseko probintzian, ikusi ahal izango da filma.

AEBtako bira apirilaren 28an hasiko da Seattle hirian (Washington) eta maiatzaren 1ean jarraituko du Ontarion (Oregon). Maiatzaren 2an, Boisen (Idaho) izango da Dantza ikusteko aukera eta hemendik Californiara igaroko da. San Franciscon emango da maiatzaren 3an, Chinon 5ean eta Los Angelesen 6an. Gainera, maiatzaren 9an Renon (Nevada) proiektatuko da, 11an New Yorken eta 17an Washingtonen. AEBko hiriburuko emanaldiarekin amaituko du bira.

Bira hau Etxepare Euskal Institutuaren kolaborazioari eta AEBko Euskal Etxeetako koordinazio lanari esker izan da posible. Biran zehar Telmo Esnal zuzendariaren eta Gari Otamendi dantzari protagonistaren aurkezpenak eta solasaldiak ikusi ahal izango dira.

Emanaldien egutegia:

Apirilak 21

Co-cine. Entre Fronteras. Misiones, Argentina

Apirilak 24

Universidad Nacional de La Plata. La Plata, Argentina

Apirilak 28

Seattle Euskal Etxea. Seattle, Washington

Maiatzak 1

Ontario Basque Club. Ontario, Oregon

Maiatzak 2

Flicks Theatre. Boiseko zinema, Idaho

Maiatzak 3

Basque Cultural Center. San Francisco, California

Maiatzak 5

Chino Basque Club. Chino, California

Maiatzak 6

Universidad California Los Ángeles, UCLA. Los Ángeles, California

Maiatzak 9

University of Nevada, Reno, Nevada

Maiatzak 11

Euzko Etxea. Brooklyn. Nueva York

Maiatzak 17

Washington D.C. Euskal Etxea. Washington

Dokumentuaren akzioak