Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argentinako nafar etxeetako 35 gaztek hartu dute parte Rosarion, Iruñeko Ortzadar taldeak emandako folklore tailerrean

Dokumentuaren akzioak

Argentinako nafar etxeetako 35 gaztek hartu dute parte Rosarion, Iruñeko Ortzadar taldeak emandako folklore tailerrean

Dantza eta musika tailerrak otsailaren 3tik 10era eman dira Rosarioko Nafar Etxeko instalazioetan. Iruñeko Ortzadar Elkarteko monitoreen ardurapean, hainbat koreografia eta kantu berri ezagutu, ikasi eta entseatu dituzte Mendoza, Bolivar, Buenos Aires eta Rosario bertako nafar etxeetako dantzariek.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Rosario, Argentina
Mota
Albistea
Data
2018/02/20
Lotura
Euskalkultura.com

Urte batzutako etenaldiaren ostean berriro ere eutsi zdio Rosarioko Nafar Etxeak Argentinako nafar etxeetako gazte dantzariak biltzeko ohiturari. Elkarteak antolaturik eta Nafar Gobernua babesle, astebeteko ikastaro bat eskaini dute Ortzadar Euskal Folklore elkarteko bost kidek, aktibo dauden Argentinako Nafar Etxeetako dantzariei zuzenduta.

Otsailaren 3an egin zieten harrera argentinarrek Iruñetik etorritako gazteei eta 4an ekin zioten ikastaroari. Tailerra bi zatitan banatu zen; batetik musika, txistua hain zuzen, eta bestetik, dantzak. Klaseak goiz eta arratsaldez izan ziren eta otorduak ere Nafar Etxean bertan. EuskalKultura.com-ekin hizketan, Rosarioko Nafar Etxeko (eta aldi berean Argentinako nafar etxeen fderazioko) lehendakaria den Raul Osvaldo Amatriainek azpimarratu du lan handia egin zutela, gonbidatuak --irakasle eta ikasle-- etxean bezala sentiarazteko: “Ez da erraza 35 lagun jasotzea baina gure onena eman genuen eta uste dugu lortu genuela. Giro ederra izan genuen astean zehar”, nabarmendu du.

Tailerra bukatzeko eta Iruñetik etorritako gazteei agurra egiteko dantza eta musika ikuskizuna antolatu zuen Rosarioko Nafar Etxeak azken egunean. Egoitzako areto nagusian astean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten Mendoza, Bolivar, Buenos Aires eta Rosario bertako nafar etxeetako dantzariek.

Ortzadar taldeak emandako tailerraren azken eguneko ikuskizuna

Ortzadar taldeak emandako tailerraren azken eguneko ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak