Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argentinako Nafar Etxeen XI. Topaketako egun nagusia, dantza, musika eta ikuskizuna, Maria Chivite bertan dela

Dokumentuaren akzioak

Argentinako Nafar Etxeen XI. Topaketako egun nagusia, dantza, musika eta ikuskizuna, Maria Chivite bertan dela

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Mendoza, Argentina
Mota
Albistea
Data
2022/12/10
Lotura
Euskal Kultura

Aurreko bi egunetan (asteartean eta ostegunean), Iruñetik etorrita bertan bisitan den Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko dantzari eta musikarien 40 kideko espedizioak, kultura, gastronomia, dantza, musika eta jantzi tipikoei buruzko tailerrak eta musika eta dantza ikuskizunak eskaini ondoren, bai kalean, Independentzia plazan, bai Mendozako Nafar Etxearen egoitzan, iritsi da larunbata, abenduaren 10a, eta Argentinako Nafar Etxeen XI. Topaketaren gailur eguna, Mendoza bilgune dela Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozako lau nafar etxeetako zuzendarim bazkide, dantzari eta adiskideentzat orohar.

Mendozako Nafarroako Etxea antolatzaile, Nafarroako Gobernuaren babesarekin.

Eurekin batera, elkarretaratzeak Nafarroako lehendakari Maria Chiviteren presentzia ere izaten ari da eta izango du gaurkoan ere, nafar ordezkaritza bateko buru bidaia ofizialean etorria.

Hauxe da programa:

- 09:30etan: Esker-emate homilia San Nikolas parrokian
- 10:15etan: Musika eta dantza hirian barrena, kalejira Espainia plazaraino
- 11:00etan: Omenaldia Argentinako nafarrei eta haien ondorengoei, Espainia plazan. Bolivar, Buenos Aires, Rosario eta Mendozako Nafar Etxeetako dantzarien emanaldia
- 19:00etan: Dantza eta musika ikuskizuna Mendoza Antzokian, Argentinako Nafar Etxeen Topaketagatik. Argentinako Nafar Etxeetako dantzariak partaide. Heiekin batera, baita ere Ortzadar, Bolivarreko Nafar Etxeko Abesbatza eta Mendozako Alma Navarra abesbatza. Sarrera libre eta doakoa aretoaren edukiera bete arte.

Dokumentuaren akzioak