Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, izugarrizko maitasunez jaso gaituzte, mila esker bihotz-bihotzez'

Dokumentuaren akzioak

'Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, izugarrizko maitasunez jaso gaituzte, mila esker bihotz-bihotzez'

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2006/09/01

EuskalKultura.com buletin honetan, joan den abenduan, Argentinarako bidaiaren egitaraua oraindik osatzen ari zela hasi ginen Beasaingo Aurtzaka dantza talde gipuzkoarraren bidaia edo ostera horren berri ematen. Emeki emeki bidaiaren nondik norakoak osatu ziren, emanaldien toki eta datak itxi eta, uztailaren 28a heldu zelarik abiatu ziren beasaindarrak Argentinara. Bertatik, Chivilcoy eta Rosarioko bi emanaldien berri eman genuen.

Bahía Blanca eta Resistenciako egonaldi eta emanaldien berri ematea falta zitzaigun, eta hori, taldea berriz ere Euskal Herrira etorri denean egitea deliberatu genuen, bidaia osoaren balantzearekin batera. Datozen hitzak, Aurtzakako Izaskun Salazar dantzari eta eledunarenak dira. Berez esanguratsu eta adierazgarriak direlarik, Izaskunek idatzi bezala ekarri ditugu hona, taldeak Bahía Blancan egin zituen argazkiak bildu ostean. Merezi duelakoan, hona bidaiaren balantzea:

'Bidaia oso hunkigarria suertatu da'

'Egia esan, bidaia oso hunkigarria suertatu da. Oso zaila izan zaigu euskal etxe ezberdinetako kideei agur esatea. Harreman oso estuak sortu dira eta emanaldiez gain sortu diren euskal jai inprobisatuak ikaragarriak izan dira. Oso polita da horrenbeste jende euskal musikaren inguruan dantzatzeko elkartzea eta maitasun lotura sendoak sortzea.

Resistencia, kulturarekiko atxikimendu handia izanik oso leku interesgarria iruditu zaigu. Kultur ekintzak maila altukoak dira eta euskaldunak ez diren beste zenbait komunitateen zorionak jasotzeak guretzat garrantzi oso handia du. Interes probintzial eta munizipaleko emanaldia deklaratu zuten guk eskainitakoa, gure atseginerako. Bertan ez dute Euskal Etxerik (eraikinik) baina euskal kulturaren sustapenerako lan handia egiten dute eta bertan emandako dantza ikastaroak ere arrakasta handia izan zuen.

'Lagun hauek betirako mantendu nahi ditugu'

Bahia Blancan, bestalde, Manu Irastorza tartean izanik (gure Argentinako lotura zuzena alegia) gure bisita ahaide ezezagunak bagina bezala espero zuten. Bertan eskainitako emanaldia ezberdina izan zen, Manuren bidez eta bertako dantza zuzendari diren Vicente Ventimiglia eta Josetxu Astolfiren laguntzaz 'Beti Aurrera'ko dantzariak eta Aurtzakakoak eszenatokira elkarrekin igo ziren dantzari dantza eta erromeria dantzatzeko. Bahiara iritsi orduko entsegu amankomuna egin genuen eta ikuskizuna oso hunkigarria izan zen. Gaur goizean agurtu ditugu autobus terminalean, atzo Euskal Etxean ospatu zen erromerian gau osoa dantzan pasa ondoren.

Aurtzaka dantza taldetik honako mezua luzatzea gustatuko litzaiguke: 'Gure Argentinako esperientzia ahaztezina izan da, ikaragarrizko maitasunez jaso gaituzte leku guztietan eta konpartitutako momentuak bihotzean eramango ditugu beti. Orain harremana estua izateko aukera dugu eta lagun hauek betirako mantendu nahi ditugu, ahal izanez gero berriro elkartuz Argentinan zein Euskal Herrian. Mila esker denoi

Dokumentuaren akzioak