Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argentina eta Euskal Herriko dantza taldeek euren onena eman zuten Necocheako 2016ko Dantzaldian

Dokumentuaren akzioak

Argentina eta Euskal Herriko dantza taldeek euren onena eman zuten Necocheako 2016ko Dantzaldian

Euren onena koreografietan, arropetan eta, nola ez, jarreran. Publikoak eskertzen du euskal kultura zabaltzen dantzariek egiten duten lana eta hori txalo beroen bidez islatu zuen ikuskizunean zehar. Necocheako 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eskainitako artikulu sortako gaurko atalean, larunbateko Galako bigarren zatiari dagokion argazki eta irudi sorta.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Necochea, Argentina
Mota
Albistea
Data
2016/11/17
Lotura
Euskalkultura.com

Euskal argentinar diasporaren ekitaldi nagusiarekin jarraituz, Euskal Asteko larunbateko dantza ikuskizuneko bukaeraren berri eta irudiak emango ditugu gaur. Hogeita bost dantza taldek osatu zuten aurtengo dantzen programa eta guztien argazkiak konpartitu nahi ditugu gure irakurleekin.

Larunbat gauean, gainera, Euskal Herritik etorritako Patxi Perez eta Konpania eta Emon taldeek ere erromerietan jo zuten, Euskal Etxean. Eta Euskal Etxeko taberna eta instituzioko sukaldariak zinez lanpetuak ibili ziren, aurreko gauean bezala.

2016ko dantza ikuskizunaren amaieran, Necocheako dantzarien ‘Arin Arin’ eta ‘Kalejira’ (bideoak, EuskalKultura.com)

 

Patxi Perezekin inor ez zen geratu dantzatu gabe! (bideoa EuskalKultura.com)

Bihar emango dugu argitara 2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalari buruzko kronika sortako azkena.

Dokumentuaren akzioak