Argazkiak | Madalenetako Euskal Dantzek goraino bete dute Arrigorriagako udaletxeko plaza

Ekitaldiak herri ezberdinetako dantzak ekarri zituen udaletxeko plazara 20:00etan
Egilea
Jon Goikouria Larrabeiti
Hedabidea
Geuria
Lekua
Arrigorriaga
Mota
Albistea
Data
Lotura
Geuria

Dantzariak, Arrigorriagako udaletxeko plazan // Geuria

Beste urte batez, Arrigorriagako jaietako Euskal Dantzen ikuskizuna benetan arrakastatsua izan da.

Euskal Dantzak adin guztietako herritarrak erakartzen ditu urtero, eta atzoko erakustaldia ez zen salbuespena izan: ikuskizunak udaletxeko plaza bete zuen. Ez zegoen esertzeko inorentzako lekurik. Ekitaldiak herri ezberdinetako dantzak ekarri zituen udaletxeko plazara.

Bertara hurbildu ginen.