Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Argazkiak | Berezia eta hunkigarria, Euskal Herriko Dantza Agerketa 20 argazkitan

Dokumentuaren akzioak

Argazkiak | Berezia eta hunkigarria, Euskal Herriko Dantza Agerketa 20 argazkitan

Egilea
Maider Ibañez
Komunikabidea
Geuria
Tokia
Basauri
Mota
Erreportajea
Data
2020/08/04
Lotura
Geuria

Euskal Herriko Dantza Agerketaren 48. edizioa izan da irailaren 19an, larunbatez. Aurten, osasun-krisiak eraginda, hiru saio beharrean bakarrean antolatu dute, eta Basauriko hiru dantza taldeetako -Agintzari, Basauritar eta Edurre- eta Bilboko Beti Jai Alai taldeko dantzariak (kopuru mugatuan) igo dira Social Antzokiko eszenatokira, Bizkaiko Gaiteroak eta Basauriko musikariak lagunduta.

Dantzarien eta musikarien zuzeneko ikuskizunez gain, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereako eta Zuberoako dantza adierazgarrienen bideo-muntaia laburrak proiektatu dituzte, aurreko 47 edizioetan grabatutakoak. Gainera, aurtengo saioa hunkigarria izan da, izan ere, aurten hil diren Nerea de Egurrolari eta Peto Lezametari omenaldia egin diete. Social Antzokiko sarrera guztiak agortu dituzte (200 ikusle inguru gerturatu zen antzokira) eta aurten, gainera, streaming bidez eman dute saioa (oraindik ere Youtuben ikusgai).

Dokumentuaren akzioak