Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka [ARGAZKIAK] 110 dantzarik parte hartu dute Goizuetako Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

[ARGAZKIAK] 110 dantzarik parte hartu dute Goizuetako Dantzari Egunean

Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran Leitzaldea
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2026/03/18
Lotura
Erran Leitzaldea

Goizuetako Umore Ona dantza taldeak Dantzari Eguna antolatu zuen martxoaren 14an. Eguraldia umela eta hotza bazen ere, oinak arin mugituz berotu zuten gorputza eta giroa Aresoko, Añorgako, Leitzako eta Goizuetako dantzariek. 

Hiru urtetik hogei urtera arteko 110 dantzarik parte hartu zuten ekitaldian. Goizeko 11:30ean eskolako frontoian elkartu ziren Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Añorgako Arkaitz eta Aresoko dantza taldeko dantzariak. Agintarien dantzarekin hasi zuten emanaldia eta herritik egitekoa zuten kalejira frontoian eginez, hainbat dantza eskaini zituzten.

Umore Ona elkartean elkarrekin bazkaldu eta arratsaldeko lau eta erdietan dantza emanaldia eskaini zuten lau herrietako dantzariek. Goizuetako Zahagi dantzarekin borobildu zuten emanaldia. Bukatzeko, txokolate beroa eta herriko trikitilarien emanaldia izan zuten.

Dokumentuaren akzioak