[ARGAZKI GALERIA] Jai giroa nagusi, Iurretako Bakixa auzoan

San Sebastian jaiak ospatu dituzte asteburuan Bakixa auzoan, Iurretan. Eguraldi eskasari aurre eginez, jai giro ederra sortu zuten bertaratutakoek (Argazkiak: Gorka Valdes).
Egilea
Aitziber Basauri
Hedabidea
Anboto Iurreta
Lekua
Iurreta, Bakixa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Anboto Iurreta

 

Zapatuan danbor hotsa nagusitu zen Bakixan. Atzo, Mikel Deuna dantza taldeak erakustaldia eskaini ondoren, bertso-bazkarian elkartu ziren. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak girotu zuten bazkaria.