[ARGAZKI GALERIA] Doniel Atxa igota, sanmigeletan murgiltzeko prest daude Iurretan

Doniel Atxa berria altxatu dute aurten Iurretan, 4 metro luzeagoa. 2020an, jaitsi zuten txopo berria San Andresetik, hala ere, plazara igo baino lehen sikatzen eduki dute urte hauetan.

Hedabidea
Anboto Iurreta
Lekua
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2026/09/28
Esteka
Anboto Iurreta

Doniel Atxa igo ondoren, dantzarien azken entsegua ikusteko aukera izan dute plazara hurbildutakoek. Iurretako dantza taldeak Dantzari Dantzako hainbat dantza eskaini dituzte; ondoren, nesken soka-dantza ere egin dute. Bihar San Migel eguna ospatuko dute iurretarrek, jai eguna handia. Askotariko ekitaldiak antolatu ditu Jai Batzordeak sanmigelez gozatzeko.