Aretxabaletako erraldoi berriak Bartzelonara joango dira asteburuan

Egilea
Mirari Altube Arrese
Hedabidea
Goiena
Lekua
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2025/01/22
Esteka
Goiena

Rita eta Demetrio erraldoiak Bartzelonako Castellbisbal udalerrira joango dira gaur, egubakoitza, eta domekara bitartean jai giroan ibiliko dira han, 34.ez egingo dute erraldoien topaketan. Baztango konpartsako kideek eroango dituzte eta haiei lagun egiten izango dira Andoitz eta Txarli Gomez aretxabaletarrak.

Xabi Mendizabal zaharberritzaile eta artista oñatiarrak eta haren lankide Joanes Diez sortzaile eta arotzak egindako erraldoiak 2024ko andramaixetan iritsi ziren herrira, eta ondoren, San Migel jaietan ere kalejiran jardun zuten.

Orain, baina, erronka da konpartsa bat sortzea Aretxabaletan. Udala eta hainbat herritar prozesu horretan murgilduta daude azken hilabeteetan, eta "ilusio handiarekin" dihardute lehen pausoak ematen; entseguak egiten, esaterako.