Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arenaleko Kioskoa dantza eta musika harreratuko ditu Aste Nagusirako

Dokumentuaren akzioak

Arenaleko Kioskoa dantza eta musika harreratuko ditu Aste Nagusirako

Abuztuaren 21tik 28ra, zarzuelak, pasodobleak eta hainbat motatako ekitaldiak emango ditu Bilboko Udal Musika Bandak
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/08/03
Lotura
Deia

Aste Nagusiko programazioa berriz ere musika eta dantzaz beterik egongo da. Aurten zarzuelak eta pasodobleak berreskuratuko dituguz, Bilboko Udal Musika Bandaren eskuz. Arenaleko Kiosko 8an zortzi kontzertu eskainiko dira eguerdiko 12.00etan. Haien artean bi kolaborazio berezi aurkituko ditzakeguz Aiko Dantza Taldearekin eta Eltziegoko Gaiteroekin. Kontzertu horietarako errepertorio oparoa aukeratu da, pasodobleetatik eta zarzueletatik hasiz, klasikoetatik igaroz, baita eszenatokian dantza eta gaitak uztartuz.

Bilboko Udal Musika Bandaren emanaldiak Kioskora itzuliko dira, ehun urtetik gorako taldeak 1895eko ekainaren 9an lehen kontzertua eman zuen toki berera.

“Musikarekiko sentitzen duten grina kutsatzea espero dute”, eta horretaz arduratuko dira aire zabaleko matine hauetan batuta txandakatuko duten Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendaria eta Iñaki Urkizu zuzendariordea taldeko berrogei kide baino gehiagorekin batera.

Aste Nagusian kolaborazio bereziak sartzeko ohiturari eutsiz, Bilboko Udal Musika Banda Aiko Dantza Taldearekin eta Eltziegoko Gaiteroekin batera arituko da.

EKITALDIAK

José R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 22, 23, 24 eta 25) Muroko maisuaren eta Iñaki Urkizu (abuztuak 21, 26, 27 eta 28) zuzendariorde beasaindarraren gidaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek askotariko errepertorioaz gozatzeko aukera izango dute, hainbat gai jorratuz: “FESTARAKO MUSIKA”, “MUSIKA ETA EGINTZA, “PASODOBLEEN ETA GAITEN ARTEAN”, “DANTZALDIA”, “ONGI ETORRI”, “ZARZUELAKO PRELUDIOAK ETA TARTEKOAK”, “ZEZENKETEN PASODOBLEAK” eta “NAOHIRO IWAIREKIN GOGORATZEKO MUSIKA”.

Dokumentuaren akzioak