Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aratuste-gosea bapo asetu dute antzuolarrek

Dokumentuaren akzioak

Aratuste-gosea bapo asetu dute antzuolarrek

Antzuolarrek kaleak eta plaza hartu dituzte ohiko dantza tradizionalak bertaratutakoei erakusteko, baina ez dira bakarrik ibili; hartza, hezitzailea eta tximinoa ere bidelagun izan dituzte bazterrak nahiz antzuolarrak zirikatu dituzten arren. Era guztietako mozorroak aukeratu dituzte herritarrek eta plaza kolorez bete da.
Egilea
Idoia Aranbarri Arzuaga
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2023/02/18
Lotura
Goiena

Goizeko hamarretan atera dira kalera antzuolarrak eta kalejira egin dute dantzari helduek. Txistulariekin batera sorgin santza eta txerri dantza egin dituzte auzoetan, eta beraiekin egon dira Aratusteetako ikono diren hartza, hezitzailea eta tximinoa. Hamaiketakoaren ostean, adin ezberdinetako herritarrak bildu dira plazan dantzei jarraipena emateko.

Zirikatzen aritu dira elkar tximinoa nahiz hartza eta hezitzaileak hartza lotuta eraman badu ere, une batez, despitatu eta "borrokan" amaitu dute bi animaliek plazan bertan. Festak aurrera darrai, eta datozen orduetan Erromeriak girotuko du herriko plaza.

Dokumentuaren akzioak