Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arantzako inauteriak otsailaren 9tik 11ra ospatuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arantzako inauteriak otsailaren 9tik 11ra ospatuko dituzte

Ortzegunean, bizkarrekoak jarriko dizkiete mozorroei eskolan eta larunbatean Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia

Ohikoa denez, Arantzan inauterien data ofizialei aurre hartu eta asteburu honetan ospatuko dituzte mozorroen bestak. Ortzegunean hasiko dira mozorro zuriak lanean eta baserriz baserriko eskean. Ortziralean ere halaxe ibiliko dira eta bertso afaria eta emakumeen afaria ere izanen dira. Larunbatean herri kirola izanen dute, Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdia frontoian.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Arantza
Mota
Albistea
Data
2017/02/07
Lotura
Erran

Otsailak 9, ortzeguna

09:00etan Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan ­banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni ­Mi­txelena akordeoilariekin. Egun osoan baserriz-baserri eskean. Arratsaldean ikasle eta irakasleak Mozorro Zuriz jantzita, herrian kopla kantari. Gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Otsailak 10, ortziralea

Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi­ ­ostatuan. Ondotik herrian barna eskean etxez-etxe musikariekin. Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloe­nean. Ilunabarrean Mozorro Zurien ginkana. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz-base­rri puxka-puxka. Gauean ­bertso afaria Aterpean Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin. Gauean Emakumeen afaria. Gauerditik aitzi­nera dantzaldia Gorapean Beñat eta Fernandorekin.

Otsailak 11, larunbata

Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burladan. 16:30ean mozorroen kalejira eta lehiaketa. Lehiaketan haur eta helduen kategorian sariak. Banaka, binaka edo taldeka parte hartzen ahal da. 19.00etan 2017ko Binakako Urrezko aizkora txapelketako finalerdia frontoian: Donato Larretxea eta Jon Rekondo, Xabie Orbegozo (Arria V.a) eta Joseba Otaegiren kontra. Ondotik Xabier Peñagarikano eta Jagoba Otaegiren artean harri-jasotze txapelketa. Gauean Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean. Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Oharkabe taldearekin.

Sinadura bilketa

Erabakitzeko eskubidearen alde sinadurak bilduko dituzte inauterietako ortzirale eta larunbatean, herri galdeketa egiteko nahitaezkoa baita sinadurak biltzea. Ortzirale ilunabarrean plazan eta Aterpeko atarian bilduko dituzte eta larunbat ilunabarrean plazan edo frontoian.

Arantzako inauteriak otsailaren 9tik 11ra ospatuko dituzte

Mozorro zuriek ortzegun goizetik eginen dituzte lehen harat-honatak. |

Dokumentuaren akzioak