Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arantzako inauteriak ospatuko dituzte ortzegunetik larunbatera

Dokumentuaren akzioak

Arantzako inauteriak ospatuko dituzte ortzegunetik larunbatera

Ortzeguneko gosariaren ondotik, eskolara joanen dira mozorro zuriak bizkarrekoak paratzera

Otsailaren 13an, ortzegun goizean mozorro zuriek Primi ostatuan eginen duten gosariarekin hasi eta larunbat gauerditik aitzinera Ai Ene musika taldeak gorapean eskainiko duen dantzaldiarekin bukatuz, Arantzako inauteriak ospatuko dituzte egunotan.
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Tokia
Arantza
Mota
Albistea
Data
2014/02/12
Lotura
Ttipi-Ttapa

Otsailak 13, ortzeguna

Ortzegun goizeko 9:00etan Mozorro Zuriek gosaria izanen dute Primi ostatuan. Ondotik eskolako neska-mutikoei bisita eginen diete, bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira akordeoilarien laguntzarekin. Egun guztia baserriz baserri eskean pasako dute. Arratsaldean mozorro besta izanen da eskolan eta gauean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

Otsailak 14, ortzirala

Ortziral goizean Mozorro Zurien gosaria izanen da Primi ostatuan. Ondotik herrian barna eskean ibiliko dira akordeoilarien laguntzarekin. Eguerdi-arratsaldean Pabloenean bazkalduko dute. Egun osoan eskolako neska-mutikoak ere baserriz baserri puxka-puxka ibiliko dira. Gauean bertso afaria izanen da Aterpean, Jexux Mari Irazu eta Jon Maia bertsolariekin. Ordu berean Emakumeen afaria. Gauerditik aitzinera dantzaldia Gorapean Agerralde akordeoilariarekin.

 Otsailak 15, larunbata

Larunbat eguerdian Mozorro Zurien bazkaria izanen da Burlada jatetxean. Arratsaldean herriko ttiki eta gaztetxo mozorrotuen kalejira eginen da. Ilunabarrean Donato Larretxeak prestatutako herri kirol saioa eta rifen zozketa eginen dira frontoian. Gauean Mozorro Zuriek Ekaitza Elkartean afalduko dute eta gauerditik aitzinera Ai Ene musika taldearekin dantzaldia izanen da Gorapean.

Mozorro zurien taldea frontoian, herri kirol saioaren ondotik. Aurten, Donato Larretxeak prestatuko du larunbateko saioa.

Mozorro zurien taldea frontoian, herri kirol saioaren ondotik. Aurten, Donato Larretxeak prestatuko du larunbateko saioa.

Dokumentuaren akzioak