Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Arabako inauteri zaharrenetakoak ditugu Salcedon"

Dokumentuaren akzioak

"Arabako inauteri zaharrenetakoak ditugu Salcedon"

Salcedon, herritarrek lan handia egin dute antzinako inauteriak berreskuratzeko. Larunbatean, teilatura botako dute Porreteroa.
Komunikabidea
Alea
Tokia
Añana
Mota
Albistea
Data
2018/02/15
Lotura
Alea

Gerra Zibilaren ingurukan egin zituzten Salcedoko azken inauteriak. Zergatik berreskuratu zenituzten?

Salcedon, Arabako inauteri zaharrenetakoak ditugu, Zalduondokoekin batera. Horren berri eman zigun Joaquin Jimenezek, Arabako ohituretan adituak. Garai hartako gure alkatearen atzetik ibili zen, eta, azaldu zigunarekin eta amonek kontatu zigutenarekin, istorioa osatu genuen. Zenbait saiakera egin ondoren, 1991an hasi ginen inauteriak egun ezagutzen ditugun bezala ospatzen. 

Zer bilakaera izan dute?

1991an booma izan zen: ETB etorri zen, jende pilo bat mozorrotu zen... Ondoren, beheraldia etorri zen. Pentsa! Musikariak ere mozorrotzen genituen, bestela kazetari gehiago zeudelako mozorro baino. Duela sei bat urte bultzada eman genien berriz: Arabako Herri Inauterien Elkartearekin elkarlanean hasi ginen eta jende gaztea batu zitzaigun. Txoripanak dira gure baremoa, eta iaz 350 jan genituen! 

Zer ikusiko dute bisitariek otsailaren 17an? 

Salcedon, eske-erronda egiten dugu. Ondoren, latsarrira goaz eta sententzia irakurtzen diogu Porreteroari, hari leporatzen baitiogu urtean zehar gertatutako gauza txar guztien errua. Beste batzuetan ez bezala, guk ez dugu erretzen: teilatura botatzen dugu, putreeek hartu (ume txikiek) eta eraman dezaten. Zortea dugu: ez dugu urtero panpin berri bat egin behar. 

 

Maria Angeles Sopelana Salcedoko inauterietako antolatzaileetako bat

 

 

Dokumentuaren akzioak