Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2024ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, eta aurkeztutako eskaera guztien artetik lauri eman die laguntza, bakoitza 5.000 eurokoa.

Hain zuzen, foru erakundeak jakinarazi duenez, Pablo Lopez Ortega (musika eta kantua), Julen Arzamendi Barrutia (musika eta kantua), Beatriz Bertalotto Vidaurre (musika eta kantua) eta Urtzi Ganzado Viteri (arte eszenikoak) dira beken onuradunak.

Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kirol diputatuak adierazi du "garrantzitsua" dela laguntza mota horien aldeko apustua egitea. "Beka formatua dute, eta gure tokiko kultura sareko gazteentzat dira, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean".

Ildo horretan, ziurtatu du Kultur Ekintza Zerbitzuak "oso kontuan" izaten dituela du bekadunak ekintzak programatzerako orduan, eta horrela, haietako batzuek 'Larunbat Musikalak' programan parte hartzen dute.

Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoentzat da.

Beken deialdiak 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori lagundu die. Arabako lurralde historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoentzat da, arte eszenikoetan (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikaletan espezializatzeko unibertsitate, goi mailako eskola, nazioarteko eskola, goi mailako kontserbatorio, dantza eskola, antzerki eskola, zirku eskola eta arte prestakuntzako zentroetan egindako formakuntza bultzatzeko.