Dokumentuaren akzioak
'apur batean SOKA DANTZA' erakusketa hartuko du Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak
Erakusketa, 2012ko urtarrilaren 15erarte ikusgai egongo dena, Soka
Dantzaren irudiak biltzen dituen kolorezko 43 argazkiz osatuta dago.
Soka Dantza, dantzariek euren
eskuak elkartuta soka edo kate bat
eratuz egiten duten dantza da; soka hau, zirkulo ireki eran zabaltzen da
eta muturretako dantzariek zuzentzen dute –aurrendari eta atzeskuak-.
Dantza mota honi buruz dauden datu zaharrenak 1877.urte ingurukoak dira
eta herriaren, dantzari kopuruaren zein ospakizunaren arabera, modu
desberdinetan interpretatuko da, beti ere, oinarrizko koreografia eta
ohiko elementuak errespetatuz.
Erakusketa honetarako, Elgoibarren abuztuaren 24ero, San Bartolome
egunean, plazan dantzatzen den Soka Dantza aukeratu da. 2011.urterarte,
77aldiz jarraian jantzi izan da plaza hau Soka Dantzarekin. Iñaki San
Martinek, zinemagintzaren alorrean formatua izanik, betidanik sentitu
izan du argazkigintza teknikekiko erakarpena. 1989. urtean, “Fotografia
Soarte” eratu eta gaur egun bere erakusketaren unibertsoa osatzen duten
argazkiak sortzen hasiko da. Artista honentzako, sormena eta obraren
kontzepzioa izan dira dudarik gabe erakusketan ikusiko ditugun argazkien
osaketan zati garrantzitsuena. Bere hitzetan, “emakume eta gizon hoiek,
dantzariak eta txistulariak…dira eguneroko lanarekin gure kultura
bizirik
mantentzen dutenak”, lanaren benetako egileak. Materialei
dagokienean, argazkigintza pinturarekin lotzeko asmoz,
oinarrizkoenetatik hasi eta teknika digital
sofistikatuenetaraino erabili ditu Iñaki San Martinek.
Erakusketa honek, SOKA DANTZA tradizionala teknika bisual modernoen bidez ezagutzeko aukera ematen digu, Euskal kulturako elementu hau begirada berezi batez erakutsiz.
Argazkiak: www.fotografiasoarte.com. Egilea: Iñaki San Martin.
Dokumentuaren akzioak