Dokumentuaren akzioak
Apirilaren 26ra arte eman dezakete izena Ordiziako VII. Zortzikoan parte hartu nahi dutenek
Dantzariak dantzan Barrena parkean, iazko Zortziko egunean.Kerman Garralda
Ordiziako VII. Zortzikoa maiatzaren 25ean ospatuko du Amets Bide dantza taldeak. Zortzikoaren ondoren, afaria eta sinadura ekitaldia egingo dute, Plaza Nagusian. Egunari amaiera emateko, erromeria izango da. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26rako eman behar dute izena, 688 61 31 88 zenbakira whatsappa idatzita edo galdetegi hau beteta. 12 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Apirilaren 30ean hasiko dituzte entseguak. Asteartetan, 18:00etan entseatuko dute, eta larunbatetan 11:00etan, Amets Bideren lokalean.
Dokumentuaren akzioak