Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzokien udal-sareko udaberriko denboraldia 38 proposamen berrirekin dator

Dokumentuaren akzioak

Antzokien udal-sareko udaberriko denboraldia 38 proposamen berrirekin dator

Komunikabidea
Hamaika Telebista
Mota
Albistea
Data
2024/04/07
Lotura
Hamaika Telebista

[Bideoa]

Apirilak 11 eta ekainak 30 bitartean Gasteiztarrek emanaldi desberdinez gozatzeko aukera izango dute. Ekimen artistiko desberdinak aurkituko dira denboraldi honetan, antzerkia, dantza, musika, zirkoa eta beste hainbat ikuskizun.

Beste urte batez, antzerkiak garrantzi handia du programazioan, hainbat antzezlan egongo dira, hauetako bat Lolita Floresen “Poncia” lana. Dantza emanaldiak ere izango dira, gainera, Gasteizko La Intrusa konpainiaren azken lana estreinatuko da. “Nuye” zirkuak emango duen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Musikak ere bere lekua izango du, Neomak taldea, Niño de Elcheren ikuskizuna, Euskadiko Orkestra eta Gasteizko Udal Musika Banda besteak beste.

Bestalde, programazioak Kontzertu Handien 19. Zikloarekin bat egiten du, eta musika klasikoa bultzatzeko, edizio honetan ere herritarren proposamenak jaso dituzte Estatuko eta nazioarteko interprete eta kontzertuak ekarriz, gonbidatuetako bat Ainhoa Arteta sopranoa izango da. Sarrerak martxoak 21ean, 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai, leihatilan, telefonoz eta Prinzipal Antzokiko webgunean. Antzokien udal sareko udaberriko denboraldia apirilak 11 eta ekainak 30 bitartean iritsiko da Gasteizera. Proposamen berriekin dator, dantza, antzerki, musika eta beste hainbat ekintza artistiko egongo dira.

Dokumentuaren akzioak