Dokumentuaren akzioak
Antzinako ohiturak zaharberritzen
Iruña Taldeak ingurutxo berria aurkeztu du, urtero ohikoa den San Laurendiko emanaldian.
Atzo izan zen San Laurendi eguna, eta, hiru hamarkadan baino gehiagoan egin duten moduan, Euskal Herriko dantza tradizioa zabaldu zuten Errekoleten plazako ekitaldian. Iruñeak bertako dantza gutxi izanda, San Laurendi festari XXI. mendeko dantza sozial hori gehitu nahi izan diote ekarpen horrekin. Aitor Urkizak sortu du musika, eta jantziez, berriz, Hari&Ari dendako Aiora Ganuza arduratu da.
Dokumentuaren akzioak