Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzinako erako euskal ezkontza egingo du Kriskitinek Durangon

Dokumentuaren akzioak

Antzinako erako euskal ezkontza egingo du Kriskitinek Durangon

Antzinako Euskal Herrian ezkontzen inguruan antolatzen zen jaia egingo du Durangoko Kriskitin dantza taldeak, zapatuan. Bost urterik behin egiten duten bezala, antzinako euskal ezkontza bat antzeztuko dute, Durangoko kaleetan. Durangoko Euskal Astearen aurtengo egitarauako azken ekitaldia izango da ahotan darabilgun hau.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2015/06/17
Lotura
Anboto

Durangoko Kriskitin taldekoek aurreratu dutenez, Jone Alberdi eta Unai Lizarralde dantzariek egingo dute zapatuko antzezpenean ezkontideen papera. Ezkongaiekin batera, gonbidatuen, familiakoen eta antzinako ezkontza batean parte hartzen zuten beste pertsonaje guztien paperak egingo dituzte Kriskitineko dantzariek.

San Agustin kulturgunean hasiko da, zapatuan, 12:00etan, jaia. Ezkontzan parte hartuko duten kide guztiak elkartuko dira bertan, eta idiek eramango duten gurdiagagaz ibiliko dira goizean, Durangoko kaleetan zehar. San Agustinetik, musikak lagunduriko kalejiran abiatuko dira. Jaizale taldeko txistulariak, Txiri-Txiri taldekoak eta trikiti eta pandero eskolako ikasleak gonbidatu dituzte kalejira musikagaz girotzera. Kalejiran zehar egiten dituzten galdialdietan dantza emananaldi laburrak eskainiko dituzte Kriskitineko dantzariek.

Ezkurdi plazatik, Montebideo, Altuna Musikaria eta Kurutziagatik kalejiran ibili ondoren, Artekaletik Santa Ana plazaraino abiatuko dira, eta arreoa irakurriko du notarioak ekitaldira gerturatzen diren guztien aurrean.

Bartolome Ertzilla Musika Eskolako berdegunean elkartuko dira, ondoren, ezkontzan parte hartzen duten eta nahi duten herritar guztiak, bazkaltzera. Bazkalostean, berdegune horretan bertan, dantzan, amaituko dute eguna, AIKO taldearen erromeriagaz.

Dokumentuaren akzioak