Frantziako Luis XIVak 1661n dantzaren akademia sortu zuenean, hogeita bost euskal dantzari deitu zituen bertara. Horren ondorio ote dira dantza klasikoaren izendegian ageri zaizkigun euskal urratsak? “Pas de basque” edo “saut de basque” ballet eskola guztietan dantzatzen dira. Euskal dantza izan da seguruenik, gaur egun ezagutzen dugun balet klasikoa hezurmamitu duen inspirazio iturria, iturrietako bat bai, behintzat. Hala esan zuen Ninette de Valois Londresko Royal Ballet Schoolaren sortzaileak.
Duela 19 urte Zuberoako dantza-talde batek Amaia antzokian Antzina Pika izeneko dantza-erakustaldia eskaini zuen. Hona hemen bertan egindako argazki sorta.