Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzerkiz eta dantzaz jantziko dute hiria

Dokumentuaren akzioak

Antzerkiz eta dantzaz jantziko dute hiria

Gaur eta osteguna bitartean dFeria jaialdian 26 konpainiaren lanak ikusi ahal izango dira.

Mugak dira aurtengo dFeria jaialdiaren gai nagusia. Mugak, hitzaren zentzurik zabalenean: herrialdeen arteko mugak, belaunaldien arteko mugak, gizartean sortzen diren mugak… Zuzenean edo zeharka, konpainia ugarik landuko du gai hori ferian zehar. Hala, Dantzaz Konpainiak Mugakoa ikuskizuna eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian, non antzokiarekin muga fisikoekin jolasean ariko diren dantzariak.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/03/10
Lotura
Irutxuloko Hitza

Mugak generoaren ikuspegitik ere interpretatu daitezke. Begiratu hori Casa de muñecasek (CulturArts Generalitat Valenciana) ekarriko du dFERIAra. Ezin data egokiagoan (Emakumearen Nazioarteko Eguna eta bi egunera), Henrik Ibsen-en lan batean oinarritutako antzezlan hau emakumearen askatasunaren aldeko aldarria da; baina aldarri hori aitzakia baino ez da norbanako ororen askatasuna eskatzeko.

18 estreinaldi XX. edizioan

Jaialdian zehar ikusi ahal izango diren 26 ikuskizunetatik, 18 estreinaldiak izango dira era batera ala bestera. Hala izango dira, esate baterako, Ados Teatroaren El amor despues del amor, Morfeo Teatroren La escuela de los vicios eta Laurentzi Produccionesen Cuarteto del alba (hirurak Antzoki Zaharrean).

El amor despues del amor ikuskizunean bere beila propioan dagoen emakume batek, bere bizitzaren eta heriotzaren inguruan zer pentsatua ematen duen errepasoa egiten du. Morfeo Teatro Quevedoren satiretan oinarritu da La escuela de los vicios sortzeko; testu klasikoa izanagatik, gaurkotasun handiko kritika politikoa oinarri duen lana.

14 euskal konpainia

dFERIA, mugarik gabe, kanpora eta etxera begiratzen duen feria da. Hala, 14 konpainia euskaldunak dira. Tartean daude Aukeran Dantza Konpainia Geltokia lanarekin, Traspasos Kultur, Nada tras la puerta-rekin edo Logela Multimedia Barbantxo-rekin (estreinaldia, gainera). Horiez gain, Tanttaka Teatroa Mikel Laboaren unibertsoa ekarriko du Victoria Eugenia Antzokira Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan) lanarekin. Horretarako, bidaide apartak izango ditu: Iñaki Salvador, Angel Unzu, Mireia Gabilondo, María Berasarte eta Iñaki Rikarte.

Mugak hautsiz ohikoak ez diren agertokietara iritsiko da aurten dFERIA. Hala nola Atano III Frontoira. Han, Hortzmuga Teatroak Yo estuve alli… Y no lo contaron como yo lo vi eskainiko du. Konpainiak agertoki ez konbentzional hau informazioaren manipulazioaren inguruko ikuskizuna eskaintzeko egokituko du.

Eta konbenzionaltasun ezaz ari garela, ezohiko historia erreal bat dFERIAren azken egunean: Petit Pierre, Bambalina Teatre Practicable (Antzoki Zaharrean). Adriana Ozores protagonista duela, lan honek Pierre Avezard-en historia kontatzen du. Gizarteak baztertuta zuen arren, haren bizitzak eta lanek milaka lagun hunkitu dituzte. Bere asmazioak bizitzari egindako maitasun-poema handi bihurtu da.

dFeria egitaraua gaur, astelehena:

- Hautsa (Parasite Kolektiboa), 13:00. Intxaurrondo K.E.

- Madifathinka. Ekaitz magikoa (Ertza), 17:00. Gazteszena (Egia K.E.)

- El amor despues del amor (Ados Teatroa), 18:30. Antzoki Zaharra

- Lo inico que necesita una gran actriz es una gran obra y las ganas de triunfar (Vaca 35), 20:00. Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan

- Casa de muñecas (CulturArts Generalitat Valenciana), 20:30. Victoria Eugenia Antzokia

- Hiru zitroin lur hotzean (Mizel Théret), 23:45. Victoria Eugenia Antzokia – Club Aretoa

-Demode Quartet: Epa! (Showcase), 13:00. Intxaurrondo K.E.

Dantzaz konpainia. (Argazkia: Jose Usoz)

Dantzaz konpainia. (Argazkia: Jose Usoz)

Dokumentuaren akzioak