Dokumentuaren akzioak
Antzerkia eta dantza kalera aterako dute datozen egunotan
Lau egunez izango dira Antzerkia Kalean egitasmoaren ikuskizunak Egiako Nestor Basterretxea eta Blas de Otero plazetan helduentzat, eta Larrotxen Kultur Etxe aurreko plazan haurrentzat. Judith Argomaniz donostiarrak gidatutako Lasala konpainiaren Alive ikuskizuna izango da gaur arratsaldean, 19:00etan eta 19:45ean. Doan dira ikuskizun guztiak.
Hiriko kultur etxeen bidez antzerkia sustatzeko eta Donostiako kultur etxeak herritarrei hurbiltzeko helburua duen programa da Antzerkia Kalean. Gaurko iksukizunaren ostean, bihar, Amaia Elizaran tolosarraren Out eta Cía. Marroch konpainiaren Entre nosotros izango dira, 19:00etan.
Ostiralean, hilak 9, Brodas Bros konpainiaren Sliders ikuskizuna izango da Egiako Blas de Otero plazan 19:00etan. Gurpil gaineko dantzariek dantza, mugimendu, joan netorri eta akrobazia ikusgarrien mundura eramango dituzte ikusleak, hip-hop kulturari omenaldi eginez.
Azkenik, larunbatean, hilak 10, Larrotxene aurreko plazan, Txikiringito ikuskizuna eskainiko dute, haurrentzat, Intxaurrondoko jaiak direla aprobetxatuta.
Dokumentuaren akzioak