Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzerki eta dantza “garaikidea” eta “konprometitua” aukeratu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Antzerki eta dantza “garaikidea” eta “konprometitua” aukeratu dituzte

Donostia Kulturak eta 2016 Fundazioak elkarrekin adostu dute aurtengo programazioa.

Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/02/04
Lotura
Irutxuloko Hitza

Urte osoko antzerki eta dantza programazioaren berri eman dute Donostia Kulturak eta Donostia 2016k. Elkarrizketak programaren barnean, lankidetzan aukeratu dituzte bi erakundeek ikuskizunak. Hala, estilo eta aukera aniztasunaren alde egin dutela esan du Miren Azkarate Kultura zinegotziak; eta ikuskizunez gain, tailerrak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Gainera, ikuskizunak “garaikideak” eta egungo gizarteko gaiekin bat egingo dutenak izango dira; Azkarateren hitzetan: “antzerki konprometitua”.

Hala, honako saioak egongo dira aukeran, besteak beste:

  • Cho In Theatreren Hotel Splendid (otsailak 19-20, Viktoria Eugenia)
  • Marta Etura eta Chevi Muradayren Return (otsailak 26-27, Antzoki Zaharra)
  • Teatro Petraren Labio de liebre (maiatzak 21-22, Viktoria Eugenia)
  • Oreka Tx taldearen Hybrid rythm & dance (urriak 21-23, Viktoria Eugenia)
  • Vaiven Produccionesen Ultimo tren a Treblinka (abenduak 29, Viktoria Eugenia)
    DK/2016

    2016ko Pablo Berastegi, Donostia Kulturako Norka Chiapuso eta Kultur zinegotzi Miren Azkarate. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Dokumentuaren akzioak