Dokumentuaren akzioak
Antzerki, dantza eta musikako diru-laguntzak, Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoa sustatuko du antzerki, dantza eta musikako ikuskizunetarako deialdi honekin: 600.000 euroko partida dago.
Kulturaren sustapenarekin eta zabalkuntzarekin bat eginez, 2016. urtean Bizkaian antzerki, dantza eta musika ikuskizunen programazioak egiteko diru-laguntzen deialdia onartu da. Hartzaileak Bizkaiko Lurralde Historikokoak diren eta SAREAn integratuta dauden udalak, erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta fundazio publikoak dira.
Helburua udalek Bizkaiko antzoki publikoetan egiten dituzten programazioetan laguntzea da, eta , lankidetza honi esker eskaintza eszeniko askotarikoa bideratuko da, bai maila artistikoan eta baita maila geografikoan ere, Bizkaiko 25 antzoki publikoetan.
Foru-laguntzen eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako Sailaren Kultur Ekintzako Zerbitzuan aurkeztu behar dira uztailaren 1etik irailaren 16ra arte da, biak barne.
Dokumentuaren akzioak