Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antxo, dantzaren epizentro

Dokumentuaren akzioak

Antxo, dantzaren epizentro

Hasi da Pasaiako Dantza Festibalaren zazpigarren ekitaldia, aurten ere, arrakastaz. Gure Zumardiko lehen emanaldietan izan da HITZA.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2025/06/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Compañia X taldearen Iocari izeneko ikuskizunak eman dio hasiera aurtengo ekitaldiari.  Jarraian, Clarissa Costagliogaren Un sólo día emanaldia izan da. Eta lehen eguna biribiltzeko, Ertza konpainiak Otempodiz antzezlana taularatu du. HITZA lehen emanaldietan izan da, eta behean bertan ateratako argazki zein bideoa ikus daitezke.

Lau egunez dantza protagonista nagusia izango da barrutian, eta ez bakarrik Gure Zumardian. Izan ere, bost puntutan izango dira emanaldiak: Luzuriaga parkean, skate parkeko harmailetan, skate parkean, Ibaiondon eta Gure Zumardian. Orotara, hamazazpi ikuskizun jasoko ditu aurtengoak, eta hamar konpainia profesional eta beste hainbat dantza eskola eta eragile ariko dira.

Beheko koadroan datozen egunetarako antolatutako egitaraua kontsulta daiteke:

 

Egitaraua:

Ekainak 6, ostirala

  • 18:30: Unity Project taldearen Freestyle txapelketa. Skate parkean.
  • 20:00: Maitane Sarralderen Desªnuda. Ibaiondon.
  • 21:00: Cia Analogica konpainiaren Lo que pasa mientras. Luzuriaga parkean.
  • 21:30: Qabalum konpainiaren Todo este ruido. Luzuriaga parkean.

Ekainak 7, larunbata

  • 11:30: Eskolen erakustaldia. Luzuriaga parkean.
  • 13:00: Lindy Hop Donostia taldea. Gure Zumardian.
  • 19:00: Erain konpainiaren Sin fichero adjunto. Skate parkean.
  • 19:30: Proyecto Larruaren Sangre y klorofila. Skate parkean.
  • 20:00: Altraste konpainiaren El Bolero. Skate parkeko harmailetan.
  • 22:00: Berritza eta Txingili konpainiaren Maxkaroa. Luzuriaga parkean.

Ekainak 8, igandea

  • 12:00: Iker Murillo Studio 24ren Barra klasikoko emanaldia. Ibaiondon.
  • 13:00: Anakrusa konpainiaren Herri ekimeneko Kalma emanaldia. Gure Zumardian.

Dokumentuaren akzioak