Dokumentuaren akzioak
Antton Lukuren solasaldiarekin hasiko da etzi Eztena dantza eta antzerki jaialdia
Arriskatzen duten antzezlanek eta egileek dute tokia jaialdi horretan. Asteburu osoa iraungo du, eta herriko hainbat kale eta gunetan aktuazioekin gozatzeko aukera izango da. Lehen ekitaldia Mikelazulo Elkartean izango da, 19:00etatik aurrera, eta bertan Antton Luku Libertitzeaz bere liburuaz ariko da hizketan. Gauean, 22:30ean, De Cyne Reyna tabernan Las XL taldeak Abandónate mucho antzezlana eskainiko du. Egitarauaren gainontzeko ekitaldiak honakoak dira:
Ekainak 20, ostirala
- 17:30ean: Dantza kalean Herriko Plazan. Honakoak dira taldeak eta antzezlanak: Organik taldea (Carneros), Pasaiaia (GR10) eta Lasala (Hooked).
- 20:00etan: Piezak Mikelazulon: Arrautza, A pan y agua eta Suicidio en 15 minutos, Happy End taldearen eskutik.
Ekainak 21, larunbata
- 12:00etan: Lana, Foru Plazan, Pez Limbo taldearekin.
- 17:00etan: Antzerki Labea: Mostra I. Errenteria Hiria Kulturgunean.
- 19:00etan: Calao, Rouge Elearen eskutik, Zumardiko kioskoan.
- 20:00etan: Konpota, Dxusturi taldearekin, Mikelazulon.
Ekainak 22, igandea
- 17:00etan: Antzerki Labea: Mostra II. Autobus bidaia Gamon Zumarditik hasita.
- 19:30ean: Calla y come, La cocina taldearen eskutik. Errenteria Hiria kulturgunean
Dokumentuaren akzioak