Dokumentuaren akzioak
Antton Lukuk dantzaren eta antzerkiaren "dimentsio politikoa" aztertu du ‘Libertitzeaz’ liburuan
Urte askoan pilatutako esperientziak eta gogoetak bildu ditu ia 500 orrialde dituen saiakera batean.
Dantza eta antzerki tradizionalaren ikuspegi sakon batean, “dimentsio politiko bat” atzematen du Lukuk, “humanismo bat”, “munduari so egiteko jarrera bat”, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, eta horretaz ohartu eta hori ezagutzea funtsezkotzat du kulturaren arloko sorkuntza berriei ekiteko lehen pauso gisa.
Berak bere inguruan ezgututako errealitetaz egindako gogoeta Euskal Herri osorako baliagarri delakoan dago Luku, eta Euskal Herrian ezagutu dituen dantza eta antzerki esperientziek ideia hori berresteko balio izan diote.
Dokumentuaren akzioak