Dokumentuaren akzioak
Anton Agirre «Pitolis» soinu-jotzailea zendu da, ehun urte zituela
Trikitixa
Zaratamoko musikariak plazak aspaldi utziak bazituen ere, 101 urteren bidean hil den arte (ekainaren 13an beteko zituzkeen) aritu izan da soinua jotzen etxean. Horren erakusgarria da EHTEk duela lau urte eginiko grabazio bat, www.trikimailua.com webguneko bideoen atalean ikus daitekeena: 97 urterekin trikitixa jotzen agertzen da. Bere kasa hasi zen musika ikasten 15 urte inguru zituela, irratian kanta bat entzun ostean. Berak azaltzen zuen moduan, gurasoek oparitutako lehen soinua jotzen ibiltzen zen behiak zaindu bitartean, zuhaitz baten azpian.
Dokumentuaren akzioak