Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antion ezpata dantzan, neska eta mutil

Dokumentuaren akzioak

Antion ezpata dantzan, neska eta mutil

Babesa. Horixe da ezpata dantzan aritu diren neskek gaur eguerdian Antion sentitu dutena. Nekez ahazteko eguna izango dute gaurkoa, Zumarragako Santa Ixabel egunekoa, Antion neskek mutilen pare ezpata dantza egin dutenekoa. Eta normaltasunez egin dute gainera, aspaldiko nahia errealitate eginez.
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2015/07/02
Lotura
Otamotz

Zazpi neska eta zazpi mutil aritu dira aritu dira dantzan; lau kapitainetan ere bina. Jantzi berriak estreinatu dituzte, aldaketa irudikatuz, bientzako moduko galtza berriekin. Ez zuten neskak mutilez janztea nahi.

Dantza taldeko kideek, neskek nahiz mutilek, bezperan “urduri” zeudela agertu zioten Goierriko Hitzari. Baina gaur eguerdian, egindakoarekin pozik Antion bildu den jendearengandik jasotako “babesa” nabermendu nahi izan dute.

Captura de pantalla 2015-07-02 a la(s) 13.22.44

Dokumentuaren akzioak