Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antiokoa bai tropela!

Dokumentuaren akzioak

Antiokoa bai tropela!

Komunikabidea
Otamotz
Tokia
Zumarraga
Mota
Albistea
Data
2023/07/03
Lotura
Otamotz

Goierri osoa kalera atera zen atzo. Gehienak Tourra ikustera joan ziren, baina ez denak. Zumarragarrek beraien Tour berezia egin zuten: Santa Isabel eguneko Tourra.

Etapa hasi bezain laister, Antioko mendate gogorra igo behar izan zuten. Hors categorie. Txistularien taldeko Xabier Soraluze pasa zen lehen postuan mendateko pankartatik, dantzarien taldeko Mikel Antia gurpilean zuela. Zinegotzien taldeko lehenengoa Daniel Jimenez izan zen. Ezpata dantzaren, bazkariaren eta erromeriaren ondoren, milaka laguneko tropela herrigunera jaitsi zen. Antioko jaitsiera arriskutsua den arren, ez zen erorketa larririk egon. Ez zen inor erretiratu. Denak heldu ziren helmugara. Denak pozik. Denak garaile.

Horra hor bideo eta argazki batzuk.

Dokumentuaren akzioak