Antiguako inude eta artzainak, iruditan

Hedabidea
Irutxuloko Hitza
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
Lotura
Irutxuloko Hitza
Antiguako inude eta artzainak
Desfileko irudi bat.Joseba Parron San Sebastian

Antiguako kaleetan barrena desfilea egin du larunbat goizean auzoko Iñude eta artzaien konpainiak. Gaur ere, ohiko bideari jarraitu diote, Alfontso XIII.enaren plazatik abiatuta. Eliza aurrera irten, eta Matia kalean barrena joan dira dantzariak, danborradako kideak, artzainak, inudeak eta gainerako pertsonaiak. 

Ordu eta erdiz ibili dira auzoan festa giroan dantzan, datorren urtera arte agurtu aurretik frontoian. Hementxe, Joseba Parron San Sebastianek kale jiran egindako zenbait argazki: