Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Añorgako dantzariek jaia egingo dute larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Añorgako dantzariek jaia egingo dute larunbatean

Arkaitz dantza taldearen 90. urtemuga ospatuko dute, auzoan.

Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak 90 urte bete ditu, eta ospatzeko prest daude bertako kideak.
Egilea
Estitxu Zabala
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/11
Lotura
Irutxuloko Hitza

 Auzoan jaia egingo dute, larunbat honetan bertan, urriak 15, egun osoan barrena. Hala, egungo dantzariak eta beteranoak elkarteko aukera paregabea izango dute.

Horretaz gain, urriaren 17tik 28ra, jantzi erakusketa ikusgai jarriko dute Museum Cemento Rezolan; eta urriaren 21ean, taldearen inguruko hitzaldia eskainiko du Gari Otamendi adituak.

IRUTXULOKO HITZA Añorgan egon da, bi taldekiderekin: Amaia Irurtia (Añorga, 1987) eta Gari Otamendi (Añorga, 1980). Taldearen inguruko elkarrizketa zabala irakurtzeko aukera egongo da, ostiraleko astekarian.

ARKAITZ DANTZA TALDEAREN 90. URTEMUGAREN OSPAKIZUNA

EGITARAUA

urriak 15

  • 12:00. Nagusien taldearen emanaldia.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 17:00. Erromeria, Errebal taldearekin.

urriak 17-28

  • Jantzi erakusketa, Museum Cemento Rezolan.

urriak 21

  • 19:00. Taldearen inguruko hitzaldia, Gari Otamendiren eskutik, museoan.

http://irutxulo.hitza.eus/files/2016/10/An%CC%83orga2.jpg

1926an sortutako lehen taldea. (Argazkia: Arkaitz dantza taldea)

Dokumentuaren akzioak