Dokumentuaren akzioak
Añorgako dantzariek ikuskizuna eskainiko dute
Iraileko euskal jaietarako prest zeukatena bertan behera utzi behar izan zuten
Hura presta-tzen ari zirela Jose Mari Gutierrez Guti taldeko atabalarietako bat hil zen. Dantzariek ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuten. Taldeak ez du oraindik Udalaren eran-tzunik jaso egin dioten proposamenari. Ekitaldia datorren abenduaren 19an egingo litzateke, 20.00etan. "Oraindik ez digute erantzunik eman baina arazorik ez izatea espero dugu", esan dute taldeko arduradunek. Hil zenetik, dantzariek hainbat ekitaldi egin dituzte Guti ren omenez eta hau ere hari eskaini nahi diote. >a.j.
Dokumentuaren akzioak