Dokumentuaren akzioak
Animaltasun eta biziraupenaren ideia
Dantzaldia jaialdiak atera duen txostenean hauxe irakurri dugu: “Animalien pentsaeran natura ez da existitzen, ez da babesleku bat, ez da leku bat. Horrexegatik ezin du izenik eduki norberak kanpotartzat jo ez duen horrek, hau da, norberaren parte den horrek”.
Animal bost interpreterako lan koreografiko bat da, baina ez dauka argumentu klasikorik, eta bere irudietan borroka, beharrizana, atsedena, amodioa eta bahiketa emozionalak erakusten dira giro onirikoan murgildurik. Muturreko egoerak eta instintua hainbat koadro eta eszenatan aurkezten dira, beharrizanaz eta desioaz hitz egiteko aitzakiarekin. Animaltasun eta biziraupenaren ideiari lotutako ekintzak dira guztiak.
Konpainiaren ekintzak eta dantzaren arteko nahasketak, Marina Wainer-en testuekin batera uztartzen dira, egoera berezietara mugiarazten gaituen inpultsuetako eszenak iradokitzeko.
Dokumentuaren akzioak