Dokumentuaren akzioak
Anima Zaitez!: "Eskerrik asko lauoi: Euskal Herrira argentinarrago itzultzen zarete, Diasporaren zati bat zuekin"
Programaren azken egunean, agur afaria egin zuen Euskal Etxeak eta tailerren baitan ikasitakoa erakutsi ahal izan zuten Villa Mariako lagunek. Anfitrioien esanetan, “Anima Zaitez!-en 3. edizioa bukatu zen, eta beste urteetan bezala orain Villa Mariako Euskal Etxea hutsik sentitzen da. Baina gure bihotzak zenbait esperientzia zoragarriaz beteta. Esker hitzak baino ez ditugu Oihane, Gorka, Nerea eta Beñatentzat beraien lanagatik, elkar ulertzeagatik eta pazientziagatik”.
"Eurak gu bezain gustura geratu izana espero dugu. Geure euskal etxea eurena ere bada orain. Bi aste hauetan ohitura argentinarretan murgildu eta Diasporaren zuzeneko eskarmentu baten jabe egin dira", "Euskal Herrira argentinarrago itzultzen zarete, elkarrekin bizi izandako bi aste hauen markarekin, Diasporaren zati bat zuekin, geure molde batzuk zeuonganatuta", laburbildu dute.
Argazki gehiago, hemen.
Dokumentuaren akzioak